MEÑAKA

 Plentzia-Mungia eskualdean kokatuta dagoen udalerria.
 Emakumez osatutako Abesbatza du. Horrez gain, frontoi
 berria, liburutegia eta eliza, hau guztia San Lorenzo  de
 Mesterikan bilduta dago. Gaur egun biztanle gutxi dituen
 arren, asteburuetan udalerria gainezka egoten da, jendea
 egun-pasa eta paisaiaz zein lasaitasunaz gozatzera joaten
 baita.

 Auzoak: San Lorenzo de Mesterika Elizatea, Andra Mari
 de Meñakabarrena, Santa Elena de Emerando.

 Egin beharreko bisitaldiak: Ezin egokiagoa da
 senderismoa egiteko eta, bertakoek diotenez, Bermeoraino
 menditik oinez joateko. Sollube mendirako igoera. Santa
 Maria Elizara egin beharreko bisitaldia.

 Bertako Jaiak: Jaiek ez dute egun finkorik, Andra
 Mariaren Igokundea, Hirutasun Santua eta San Roke
 ospatzen dira.

 Gastronomia: Betiko Euskal Sukaldaritza bertako
 jatetxeetan. Elizondo jatetxeko txorixoa.